XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. Jesusen agindu barria.

Jesusek berak, barria deitzen dauan agindua, ez da alkar maitatzea bakarrik, Berak maite izan gaituen bezela maitatzea baino.

Honela dino Jesusek: (Jn 13,34-35).

Agindu barri bat emoten deutsuet: Maite eizue alkar.

Bai, Nik maite izan zaituedan bezela, zuek ere, maite eizue alkar.

Honetan ezagutuko dabe guztiak nire ikasleak zariela, alkar maite badozue.

Eguen Santuako liturgiak, Jesusen agindu hau gogoratuazo deusku, eta Jainkoa, maitasuna eta karitatea dagoan lekuan dagoala irakasten deusku.

Anaiarreben arteko maitasunak Jaunaren presentzia adierazten dau.

Zelan maite gaitu Jesusek? Jesusek maite izan gaitu, gugaitik bere bizia gurutzean emoteraino.

Hainbeste maite izan gaituanez gero, Eukaristian geratu da betirako, gure janari izateko.

Honek zera esan nahi dau:
- Jesus, gure aurretik joakula, Bera izan da eta, lehenengo maite izan gaituana.

Dohainik maite gaituala, hau da, gugandik, ezer itxaron barik.

Banan-banan eta danok maite gaituala, arrotza eta etsaia ere, baztertu barik.

3. Jesusen ikasleen ezaugarria da.

Maitasun honek bereizten dau Jesusen ikaslea nor dan, eta nor ez dan.

Maitasun hori karitatea edo goi-maitasuna deitzen jako.

Jainkoaren dohairik bikainena da, Jainkoa Bera karitatea da (1 Jn 4,16).